Laskorain abesbatzaren

Laskorain Ikastolako abesbatzak eguberrietan bi emanaldi eskeiniko ditu.

Lehena abenduaren 22an izango da arratsaldeko 19:00etan, Santa Klara elizan. Hemen abestuko dituzten abestiak hauek izango dira: Singing all together, Doeba, Maitatzen zaitudalako, Azken dantza, Mendian gora eta Gabon bon bon.
Guztira LH3tik DBH1era bitarteko 26 ikasle izango dira kantuan. Emanaldi polita eskainiko dute eta gonbidatuta zaudete denok!

Abenduaren 26an berriz, Bilboko Arriaga antzokian abestuko dute Euskal Barrokensemble orkestrarekin batera arratsaldeko 19:30ean. Euskelelea izeneko ipuin musikatuan parte hartuko dute gure abeslariek. Ipuin musikatu hau Enrike Solinisen ideian eta instrumentu originalean oinarritua dago, eta hitzak berriz Juan Kruz Igerabidek jarriak dira.
''Behin batean ari omen ziren laminak haritz ezpala batzuekin jolasean, harrizko pilotekin, harkaitzezko pareta baten kontra. Marik ezpala horietako bat hartu, barrutik hustu eta eta lau soka josi omen zizkion: soka bat lurrarentzat, marroia, beste bat urarentzat, urdina, beste bat haizearentzat, gardena, eta beste bat suarentzat, gorria. Horrela sortu ei zuen Euskelelea, bere kantuak laguntzeko musika-tresna aproposa...''