Merkatu Txikia

Azken bi urtetan ezin izan dugu Merkatu Txikia antolatu, baina aurten berriro jarriko dugu ekimen hau martxan. Gure helburua kooperazio eta elkartasun baloreak ikasleekin gelan lantzeaz gain,  ekintza jakin honetan ikastola komunitatea osatzen dugun guztion partaidetza bultzatzea da.

Hiru proiektuen artean banatu nahi dugu gure laguntza, “Zutani”, “Tolosaldea Sahararekin” eta  “Ibarratik misio taldea” G.K.Eak lantzen ari direnak hain zuzen ere.

Proiektu hauek bideratzeko, ikastolako kide guztion partaidetza -ikasle, ikasle ohi, irakasle eta gurasoena-, ezinbestekoa dugu. Batetik etxean erabilerarik gabe, baina egoeran onean ditugun arropak, jostailuak, liburuak... merkatu txikira eman ditzakezu (abenduak 20-21-22-23an Kultur Etxera 17:30tik 18:30ra, edo Merkatu Txikia zabaltzen dugunean).

Bestetik antolaketa lanerako guraso, langile eta ikasleen beharra dugu. Merkatu txikia irekita dagoen bitartean (abenduaren 26tik urtarrilaren 5era) txanda bakoitzeko 5 heldu arduradun behar ditugu gazteen laguntzaz salmenta bideratuko dutenak. Goizeko txanda 10:00etatik 13:30era eta arratsaldekoa 16:30tik 19:30ra izango da.

Horretaz gain, abenduak 21-22-23 arratsaldean kultur etxeko aretoa salmentarako prestatuko dugu, eta aukera duenak gerturatzea eskertuko genuke.

Parte hartu nahi baduzu, mesedez, ondorengo esteka bete aste honetan eta ondoren, bolondres guztiekin jarriko gara harremanetan.

Mila esker.