Azaroak 25

Denok dakigu azaroaren 25a genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela. Ez dago ezer ospatzeko, baina oraindik asko dago egiteko gizartean. Laskorain Ikastolan gure alea jarri, nahi izan dugu eta haurrak eta adinekoak kontzientziatu nahi izan ditugu gai honetan lan egitearen garrantziaz,  ikasle eta irakasle, guztiok elkarrekin.

Egoeraren kontzientzia hartzeko Lehen Hezkuntzan lagunen arteko indarkerian jarri zen fokoa, horren aurrean nola jokatu landuz. Dekalogo bat sortu zuten eta egoera ezberdinen aurrean nola jokatu jakiteko jolas bat ere egin zuten. 

DBH eta Batxilergoan berriz, hainbat dinamika prestatu genituen: Batx 1eko ikasleek genero indarkeriaren film laburra ikusi zuten. Ondoren, filmak eragin zizkien ideiak post-it batzuetan ipini zituzten pasiloetan. Batx 2ko ikasleek berriz, bederatzi emakumeren testigantzaren inguruko filma ikusi zuten. Pelikula honek aukera emango digu filmeko protagonistetako bat Ikastolara hurbiltzeko lehen pertsonan hitz egiteko.

DBHn berriz, A25ari buruzko kahoot hezigarri bat egin zuten, eta ondoren, indarkeria mota desberdinak ikusi eta aztertu zituzten. Dinamika horri esker, bizitzako hainbat egoera oinarri hartuta, indarkeriarik gabeko eszenak antzeztu ahal izan zituzten.