Urteko Batzarra
Bazkide-Lagun, agur:
Urteko Ohiko Batzar Orokorra abenduaren 14an, asteazkena, izango da arratsaldeko 18:00ean hirugarren deialdian. (lehen deialdia 16:00ean eta bigarrena 17:00ean) Laskorain Ikastolako Kondeneako Aldapako egoitzan.
Bertan jorratuko diren gaiak honako hauek dira:
- Bi bazkide izendatzea, Lehendakariarekin eta Idazkariarekin batera Batzar Nagusi honetako akta batzarra egindako egunetik hamabost eguneko epearen barruan onetsi eta sina dezaten.
- Aurreko urteko aktaren berri eman.
- Partaide berriak Artezkaritza Kontseiluan
- Irakaskuntza: 2021/22 emaitza eta balorazioa.2022/23 urteko plana
- Ekonomia: 2021/22 balantzea eta 2022/23 aurrekontua
- Kooperatibaren webgune korporatiboa zein den adostea
- Kooperatibako estatutuak lege berrira egokitzea birsorkuntza bidez
- Hezkuntza legea
- Galdera eta eskeak
Bazkide guztiek eskubidea dute abenduaren 20ko 11/2019ko Legeak, Euskadiko Kooperatibenak, 78.1 artikuluan aipaten dituen agiri edo dokumentuak egoitza sozialean aztertzeko, hau da, estatutu berriak eta txosten justifikatiboa, baita horien testu osoa eskatzeko eta norberak eskuan edo etxean dohainik jasotzeko ere.