Izozki tailerra
Hiru urtekoak tailer desberdinak egiten ari dira, eta oraingo honetan izozki tailerra egin dute, fruta goxo-goxoarekin izozki mundialak prestatu dituzte.
Etxetik jogurt-ontziak ekarri dituzte eta osagaiak bildu ondoren, taldeka plazan bildu dira. Jakin nahi al duzue nola egin dituzten? Hona emandako urratsak…baino gure ikutu sekretua sekretu izaten jarraituko du…
- Lehenik, laranja zukua prestatu dute
- Ondoren, platanoak zuritu eta zapaldu egin dituzte, platano-ore bat egin arte
- Ontzi batean ura bota eta osagai guztiak nahastu dituzte
- Lortutako orea, jogurt-ontzietan sartu, ondo irabiatu eta egurrezko makiltxoak sartu dituzte.
- Bukatzeko, sukaldeko hozkailuan sartu eta hurrengo egunerako hamaiketako goxoa prest zuten
Etxean nahi diren osagaiak nahastuz egin dezakezue.