Hizkuntzak atzerrian ikasteko
Eusko Jaularitzak “Hizkuntzak Atzerrian Ikasteko” diru-laguntzaren deialdia argitaratu du. Bertan parte hartzeko ondorengo baldintzak bete behar dira:
- Ikaslea DBH3, DBH4 edo Batxilergoan egotea.
- Aukeratu daitezkeen hizkuntzak ikastolan lantzen ditugun atzerriko hizkuntzak dira, hau da, inglesa eta frantsesa.
- Aurreko ikasturtean 7ko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan. Bestetik, gutxienez 16 puntu lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.
- Aukeratu daitezkeen tokiak Irlanda, Erresuma Batua eta Frantzia dira. Horietatik bat, bi, edo hiruak aukera daitezke. Bat baino gehiago aukeratu daitezke eta horrela bada, ordena lehenetsi behar da.
Epea abenduaren 14ean amaituko da.
Informazio gehiago esteka honetan aurkituko duzue.