Euskaraldia
Aurtengo edizioko leloak dioen moduan, hitzez ekiteko garaia heldu da!
Laskorain Ikastolan ere ilusioz, arduraz, emozioz heldu diogu ariketari. Guztira, batxilergoko ikasle eta langileen artean 362 ahobizi eta 32 belarriprest izango gara.
Abenduaren 2ra arte iraungo du ariketak, eta aurten abenduaren 3a larunbata izanik, Euskararen Egunaren ospakizunarekin emango diogu amaiera Euskaraldiari.