Irulegiko eskuaren aurkikuntzan
Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariek topatu dute ‘Irulegiko eskua', Arangurenen: eskuin esku baten forma du, brontzezkoa da, eta lau lerroko inskripzio bat dauka. Lehen hitzak zuzenean lotzen du gaurko euskararekin: ‘sorioneku’.
Ikerlari horien artean Laskorain Ikastolako bi ikasle ohi daude, Leire Malkorra eta Mattin Aiestaran, eta hemendik zoriondu nahi ditugu egiten ari diren lanarengatik.