Merkatu Txikia

Merkatu Txikia gabonetako oporretan antolatuko dugu Kultur Etxean, eta bertako dirua hiru erakunderen artean banatuko dugu.

Bi dagoeneko erabakita daude ( Tolosaldea Sahararekin eta Ibarrako Misio taldea), baina hirugarrena aukeratzeko prozesua orain irekiko da eta horretarako interesa duen Gobernuz Kanpoko Erakunde edo taldeak bere proiektua aurkeztu behar du azaroaren 28rako. 

Proiektua laskorain@ikastola.eus helbidera bidali behar da.