Ispiluari begira
UEMArekin elkarlanean ispiluari begira tailerra burutu dugu LH2 ikasle eta gurasoekin. Saio honen helburuak arnasguneek duten garrantziaz ohartzea, norbere hizkuntza hautuez hausnartzea eta hizkuntzaren garapenean gure ikasleen eta gurasoen kontzientziazioa lantzea dira.
Ikasleekin praktikoa izan da tailerra: hiru txokotan banatu dugu lekua (etxea, parkea/jolastokia eta ikastola). Txoko bakoitzari mural bat jarri diogu, eta hiru taldetan banatuko gara.. Helburua umeek gune bakoitzean zer hizkuntza entzuten eta erabiltzen duten azaltzea izan da. Horretarako, gune bakoitzean ariketa bana egin dute. Bigarren zatian, umeek gurasoei azaldu egin dizkiete zer ondorio atera dituzten txokoz txoko egin dituzten ariketetan.
Euskararen alde pauso bat aurrera egiteko egin dezaketenaz hausnartzeko eskatu zaie taldeka jarrita.