Perez sagutxoa
Bost urteko ikasle askori hortzak erortzen hasi zaizkie dagoeneko. Hori dela eta, Alaitz Amondarain, bost urteko ikasle baten ama, izan dugu ikastolan adin tarte honetako ikasleekin aho-higienearen inguruko azalpenak ematen. Alaitz dentista da eta Perez sagutxoak bere kontsultan mezu bat utzi zuen gure ikasleentzat.
Mezuan hainbat gomendio jartzen zituen gure txikientzat: hortzak egunero garbitu behar direla (batez ere gauean), dentistarengana urtean behin joan beharko ginatekeela eta litxarreriak jan ondoren hortzak garbitzea oso garrantzitsua dela.
Honez gain, hagin haundi bat ekarri zuen gelara eta txantxarra nola sortzen den adierazi zigun. Ondoren, haurrek hortzak nola garbitu behar dituzten ikasi zuten. Bukatzeko, sagutxo txiki bat oparitu zien, esnezko hortzak erortzean bertan sartzeko. Mila esker Alaitz!