Familientzako baliabideen zerrenda
Aurreko asteartean, "No sé euskera. ¿Cómo ayudo a mis hijas/hijos?" hitzaldia antolatu genuen, gure seme-alabek euskararen inguruan egiten ari diren bidean lagundu ahal izateko hainbat estrategia eta tresna ezagutzeko.
Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu orokorrean erakutsitako interesagatik; izan ere, bide hori elkarrekin egin behar dugu, eta askok ezin izan zenuten etorri, baina hitzaldiari buruz galdetu duzue eta material hau helarazi nahi dizuegu.
UEMAko Garikoitz izan zen topaketa dinamizatzeaz arduratu zena eta gure inguruan euskararen egoera testuinguruan kokatu ondoren, gure seme-alabek euskara eta euskaraz ikas dezaten animatu eta laguntzeko estrategia eta tresna batzuk aurkeztu zizkigun.
Mezu honekin batera, bide horretan laguntzeko hainbat material aurkituko duzue (bi dokumentu, bakoitzetik bat gazteleraz eta beste bat euskaraz).