Galtzagorriren eskutik
Aste honetan Galtzagorri elkarteko kide bat batek "Irakurzaletasuna sustatzeko irakasleentzako lantegia" eskaini die Sakramentinoetako irakasleei.
Proiektu honen helburua haur eta gazteengan euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea da, eta horretarako, irakasleak formatzea, irakurketaren bitartekari eraginkor izaten lagunduz.
Bertan estrategia ezberdinak eskaini dira eta hausnarketa esanguratsu baten ondorioz, ideia hauek gelan lantzen hasiko dira.
Galtzagorri elkartearen web orria bisitatzea aholkatzen dizuegu, irakurzaletasuna sustatzeko eta euskarazko haur eta gazte literaturaren inguruko hamaika gomendio eskura dituzue bertan.