Baratza
Asteazken goizean, lau urtekoak ikastolatik atera eta San Blaseruntz abiatu ziren. Bertan, baratza ezberdinak ikusi eta landatuta zeuden hainbat barazki behatu zituzten.
A ze sorpresa bertara iritsi eta aurreko gauean Argitxo bertatik pasa zela jakin eta opari gisa landare ezberdinak utzi zizkiela ohartu zirenean !
Hamaiketakoa jan ondoren, ikastolara itzuli eta baratz eremua prestatzen hasi ziren, belar txarrak kendu, lurra erein, ura bota… ondoren landareak sartzeko.
Ziur uzta oparua izango dugula aurten.