Piperraren ibilbidea

Baratze herria dugu Ibarra, piparrari esker mapan kokatua. Produktu honen kuriositate eta ezaugarrietan barneratuko gara eta aire libreko museo batean bilakatuko dira pipar sailak eta gure paisaia. 2.6 kilometroko ibilbidea izango da. 30 laguneko taldeetan egingo da gida batekin, eta bidean zehar. geldialdi edo guneak egongo dira musikariak. dantza, antzerkia. Esperientzia turistiko honetan, ikasi eta gozatu egingo dugu. Kulturaz gozatzeaz gain, piparraren urteko zikloak ikasiko ditugu anekdota eta istorioak ezagutu eta piparra formatu desberdinetan dastatuko dugu. Baratzean zuek bildutako piparrak ere jango dituzue. Animatuko al zatete?

Prezioa:

  • Haurrak (12 urte arte): 4 euro
  • Gazte eta helduak: 8 euro

'piparra formatu desberdinetan dastaketa eta edaria barne.

Noiz? Irailaren 24-25 asteburuan eta

Ordutegia Goizean:

  • 10:30ean lehen taldea.
  • 11:00tan bigarren taldea
  • 11:30ean hirugarren taldea

Nola apuntatu?

https://kilometroak.eus/ekitaldi-izenematea - Info gehiago: 669025330

(Izena eman ondoren, zuekin harremanetan jarriko gara txandak eta ordutegiak zehazteko)

Gomendioak

  • Arropa erosoa eta zapatilekin egiteko ibilbidea.

ANIMATU PIPARRAREN ESPERIENTZIA EZAGUTZERA! IKASI, DASTATU ETA GOZATU!