Mezkitara bisita
Astelehenean LH4ko ikasleek Tolosako Larramendi auzoan dagoen mezkitara bisita egin zuten.
Arabiako gaiari amaiera emateko modu ezin hobea izan zen, islamari buruz ikasitako guztia errepasatu eta mezkita bat bertatik bertara ikusteko aukera izan baitzuten.
Gainera, informazioa emateaz gain haien kulturan ohikoak diren tea eta gozoak ere prestatu zizkieten.
Sekulako harrera eta tratua jaso zuten ikasleek, mila esker gonbidapenagatik!