Altxa burua

Laskorain Ikastolan sortu berri den “Altxa Burua” guraso taldearen berri ematera gatozkizue. 

Talde hau, LH5 eta LH6n haurrak ditugun gurasook osatzen dugu eta gure helburua, besteak beste, egunetik egunera areagotzen ari den pantailen erabileran gure seme-alaben bidelagun izateko trebatzea da. 

Aurrera begirako lanketetarako bi maila hauetan zaudeten gurasoon nahiak eta kezkak jaso nahi genituzke. Beraz, taldea ezagutu eta zuen ekarpena egiteko ordubete inguruko kafe tertulia baten bueltan biltzera gonbidatzen zaituztegu.

Hitzordua Sakramentinoetan izango da, maiatzaren 18an  (asteazkenean)  arratsaldeko 17:30ean eta haurrekin joateko aukera egongo da. Haurrak nahiko balu zaindutako zaintza txoko bat prestatuko da bertan jolas dadin tertuliak irauten duen bitartean.

Beraz, interesa duzuenok bete mesedez ondorengo galdetegia.

Bertan ikusiko zaitugulakoan… Laster arte!

Logoa_AltxaBurua (1)_pages-to-jpg-0001.jpg

IMG-20220511-WA0004.jpg