Azoka solidarioa
LH 6. mailako ikasleok, Euskal Herria eta Senegalgo bizi baldintzak aztertu ditugu 2. ebaluazioan, bi herrialdetako hezkuntza, osasuna eta zerbitzuak aztertuz eta konparatuz. Kontzientzia sortzeko eta beharrean dauden pertsonei laguntzeko AZOKA SOLIDARIOA burutu dugu.
Horretarako eskulanak egin ditugu (eskumuturrekoak, giltzatakoak, markoak, lepokoak, boligrafo-ontziak, brotxeak, orri markatzaileak…) eta pintxo osasungarriak ere egin ditugu (patata tortila, fruitu brotxetak, gildak, hojaldrezko saltxitxak…).
Salmentatik lortutako dirua "Kellesensa" erakundeari ematea erabaki dugu, lehen aipatutako ikerketa burutzeko informazioa eskaintzeko gurera etorri zirelako. Aurreko ostiralean LH3-4-5eko ikasle eta irakasle guztiei gonbidapena luzatu genien eta erantzuna bikaina izan zen, jende asko elkartuz eta diru mordoa bilduz: 434,35 euro. Kellesensa elkarteko ordezkariari emango diogu diru hori.
Eskerrak eman nahi dizkiegu, lehendabizi ikasleei egindako lanarengatik eta bestetik bisitari eta erosle gisa parte hartu duten guztiei.