Pello Añorgarekin
Lotura afektiboak indartzen, liburuak eta kontakizunak lagun.
Liburuak hobeto partekatzeko eta irakurzaletzeko baliabideak ezagutuko ditugu gurasoentzat antolatu dugun saioan.
Eta bide batez, haurrei liburuak irakurtzeko eta kontatzeko oinarri batzuk geureganatuko ditugu: arreta lortzeko, hobeto entzuteko, komunikatzeko eta lotura afektiboak indartzeko.
Noiz: Apirilaren 28an, osteguna, 17:30ean.
Non: Sakramentinoetako 1. plazan.
Norentzat: 0-7 urte dituzten haurren gurasoentzat.
Emalea: Pello Añorga, ipuin-kontalaria, idazlea eta Mondragon Unibertsitateko (HUHEZI) irakasle ohia.
Izena emateko ondorengo esteka bete behar da.