Kanbon

DBH 1EKO IKASLEAK, KANBON

Azken ikasturteetan COVID-19ak erabat baldintzatu du Kanboko (Lapurdi) Xalbador Kolegioarekin egiten genuen trukea. Aurtengo ikasturtean, abenduan hiru egun Kanbon igarotzea zen gure nahia; ez zen posible izan, baina joan zen martxoaren 11n egunpasa joateko aukera izan genuen.

Truke honek garrantzi handiko helburuak ditu, besteak beste, honako hauek:

  • Euskararen erabilpena indartzea: euskararen egoera soziolinguistiko minorizatuaren kontzientzia hartzea, adin berekoen artean euskaraz komunikatzea, hizkuntzaren garrantziaz ohartaraztea, eta erabilpenerako motibatzea.
  • Euskal Herriaren ezagutza sakontzea: gure herriaren beste eskualde bat ezagutzea, Euskal Herriaren aniztasuna agerian ezartzea (euskalkia, geografia, bizi modua, ekonomia….).
  • Harremanak lantzea: beste ikastola bateko adin bereko gazteekin harremanak izatea, elkar ezagutzea, ongi pasatzea.

Oraingoan Kanbon egun bakarra igaro badugu ere, harreman politak sortu dira, eta datorren hilean jarraipena emateko aukera izango dugu. Izan ere, dena ondo bidean, Xalbador Kolegioko gazteak gure artean izango ditugu Aste Santuko oporren aurretik.