Errigora

Honezkero ezagutzen dituzu gure produktuak, baina, segur aski, batzuk besteak baino gustukoago izango dituzu. Horrela bada, martxoaren 30era arte aukera paregabea duzu:

Eskatu gustuko dituzun produktu horiek soilik, ekoizlearen jatorrizko prezioan

Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta eta lekaleak dituzu aukeran, euskaraz etiketatuta eta, esan bezala, ekoizlearen etxean duten prezio berean. Kanpaina honetan urte guztirako beste eskatzeko gonbidapena egiten dizugu; despentsa gustuko dituzun produktu horiekin betetzekoa. Horregatik, olioa ontzi handietan eskaintzen da eta arroza, pasta eta barazki-kontserbak 12 unitateka.

Zatoz gurekin eta jarri zure aletxoa, emeki-emeki, bestelako ekoizpen eta banaketa-ereduak ohiko bihur daitezen.

Eskaerak egiteko sartu ondorengo orrian eta ikastolara bertara ekarriko dizkizugu.