Sekretu polita antzezlana
“SEKRETU POLITA” antzezlana komedia eta drama moduan, biak neurri berean, jorratzen da (komedia dramatikoa). Joan den ostiralean izan zuten Batx 2ko ikasleek antzezlana ikusi eta hausnartzeko aukera.
Hona hemen jarduerari buruzko txostenan jasotzen dena:
“Ez al dugu ba denok, erabat galduta edo nahasita egonda, bat batean itxaropentsu askatasunaren argia jarraitzeko aukera ikusten duen pertsonarekin enpatizatzeko gaitasunik?
Neurri txikiagoan bada ere, transexualitatea oraindik ere gai ezezaguna da eremu askotan. Eta tabua jende askorentzat.
Bai senide edo bizilagun baten bidez, hurbileko esperientzia izan dutenek bakarrik esperimentatu ahal izan dute zein den beren jarrera eta beren errealitateren benetako sentimendua. Zuzenean ezagutu, hitz egin edo eztabaidatu baitute gaiaren inguruan. Hala ere, gehienetan, azaleko ezagutza baino besterik ez da. Geure esperientzia eta borondate onenenarekin gai hau jorratu eta bestearen azalean jartzeko aukera eman nahiko genuke.
Transexualitatea arrazoi nagusia izanik, garaiz emandako elkarrizketa baten garrantziaz ere arituko gara. Baten beldurrak eta larritasunak kanporatzearen garrantziaz, alegia. Beldur horiek horrenbesterainokoak ez direla ohartzeko, norbaiten laguntza garaiz jasotzearen inportantziaz.
Gurasoek duten paperaz ere arituko gara (Ama, kasu honetan). Nola batzuetan, egiazaletasun edo kemen faltagatik, haiekin jarduteari uzten diogun, elkarrekin dugun erlazio hori hozten joaten den arte.
Antzezlana bukatzean, esan bezala, aktoreek, haien pertsonaia guztiz alde batera utzi gabe noski, ikasleei dituzten galdera edo dudak erantzun edo eztabaidatzeko aukera emango zaie “Aulki beroan” Beti ere, jorratutako gaiak eztabaidatzera edo elkar aditzera eramango gaituen, ikasleen esku utziaz”.