Opilak prestatzen

Aste hauetan, ikastolan usain goxoa izan dugu. Hiru, lau, eta bost urteko ikasleak erroskilak egin dituzte. Talde bakoitzak, osagaiak bildu, orea egin, ondoren erroskila itxura eman eta labean 15 minutu eduki ondoren, hozten utzi eta gelan bapo jan dituzte!

Etxean egin nahi dituenarentzat hemen errezeta.

OSAGAIAK (25 opiltxo egiteko):

Masa egiteko:

- 900GR. IRINA

- 350GR. AZUKRE TXURIA

- 175GR. GURINA

- 6 ARRAUTZA (bi zuringo gorde glasa egiteko)

- ANIS ESENTZIA (tanta batzuk)

- LEGAMI SOBRE BAT

- GATZA PIXKA BAT

Gaineko glasa txuria egiteko:

- 2 ZURINGO

- 450GR. AZUKRE XEHETUA

PROZESUA:

* Ontzi batean lehenik arrautzak, azukrea, gurina eta anis  esentzia nahastuko ditugu. ondoren, irina, legamia eta  gatza tamizatu eta erantsiko ditugu.

* Guztia ondo ondo nahastu ondoren masa prest dagoela  jakingo dugu mahaian edo eskuetan itsasten ez denean.

* Jarraian, opilak moztu, forma eman eta labera. labean  200º-tan 15 minutu inguru izango ditugu opilak.

* Bitarte horretan opilak labetik ateratzean gainean  emango diegun glasa txuria prestatuko dugu.

* Ontzi batean 2 zuringo irabiatuko ditugu eta jarraian  azukre xehetua gehitzen joango gara. glasa prest dagoela  jakingo dugu irabiagailuan erantsita gelditzen denean.

ON EGIN !!!