Substantzien kontsumoa
Tolosako Udalak Substantzien kontsumoaren inguruko hitzaldia antolatu du familientzat, Irati Lezamaren eskutik. Kultur Etxean izango da, otsailaren 3an, arratsaldeko 18:00etan.
Helburu orokorra:
- Familiei seme-alaben hazkuntzan izaten den kezka handienetako bati buruzko informazioa ematea: substantzien kontsumoa nerabeen eta gazteen artean, batez ere alkoholarena, tabakoarena eta kanabisarena.
Helburuak:
- Osasunerako Hezkuntzan familiak identifikazio-eredu gisa duen prebentzio-funtzioa sustatzea.
- Adikzioei eta beraiekin lotutako arriskuei buruzko ezagutzak eta oinarrizko informazioa ematea.
Landuko diren edukiak eta gaitasunak:
- Adikzioen eta prebentzioaren alorreko oinarrizko kontzeptuak. Zer dira drogak?
- Substantziek nerabeen eta gazteen artean duten eraginari buruzko datuak.
- Arazo ez bihurtzeko hainbat gako.
- Kontsumo edo erabilera problematikoak izan daitezkeenak goiz antzematea.
- Zer egin dezake familiak?
Metodologia:
- Parte hartzeko metodologia. Trebatzailearen azalpen teoriko-praktikoa eta bertaratuen parte-hartzea, bi norabideko komunikazioa sustatu
Izen emateko klikatu hemen: Programazioa-Izen ematea