Mondragon City Challenge lehiaketan txapeldun
85 talde (bi sailetan banatuta), 18 finalista, 6 azken sailkatu, 3 talde lehian eta batxiler 2. mailako gure ikasleak txapeldun. Lan handi eta sakonaren emaitza jaso dute.
Itsaso Andueza Urruzolak, Iune Lahidalga Otamendik, Maialen Goikoetxea Aginagaldek eta Saioa Ugowe Balzak irabazi dute Mondragon City Challenge lehiaketa. Nazioarteko egitasmo horrek helbururu du Kooperatiben ikuspuntutik ekintzailetasuna sustatzea 16 eta 24 urte bitarteko ikasleen artean.
Lanaren defentsa Arrasateko Amaia antzokian egin zuten. Handik eraman gintuzten Tolosaldeko landa eremura zein hirigunera. Izan ere, nekazariak eta hurbileko elikadura osasuntsua kontsumitzea zilegi egingo lukeen kooperatibaren berri eman zuten.
Bikain aritu ziren 9 hilabetez jorratutako proiektuaren aurkezpena gauzatzean, baita epamahaiko galderak erantzutean ere. Gustora entzun genituen bertaratu ginen Ikastolako lagunok (ikasle nahiz irakasle). Haiekin eta familiekin partekatu genuen sentitu zuten eta genuen poza.
Zorionak, bihotz-bihotzez.