Musikak
Lelo honekin Tolosako Laskorain Ikastolak gure ondarearen doinuak eraman ditu ikasgelara. Ahozkoan dohainak dituenak berehalakoan lortzen omen du bezeroaren arreta piztea, eta horixe da helburua, ohartarazi gure kantak altxor direla, historiaz beteak daudela, sentimendu anitzez, zorionez nahiz zoritxarrez, baina edozein kasutan, gureak direla.
Paperetik ahora eramango ditugu Xalbadorren Heriotza, Donostiako Hiru Damatxo, Martxa baten lehen notak, Batasuna,….eta beste hainbat kanta eta doinu.
Gure ahozkoak baina, erakusleiho, oholtza, plaza desberdinak izan ditu lekuko arestian; sagardotegiak, mendi malkarrak, txangorako bidea autobusean, ezkontza egunak, elkarteetan egindako hamaiketako nahiz askariak…
Orain ere, musika nonahi entzun daiteke, edozein garraiotan bidaiatzen ari garela, kalean, gure logelan, eta noski, gailu berritzaile eta teknologiko anitzak ditugu eskura, zein baino zein txikiagoa eta eramangarriagoa. Horrek guztiak aitzitik, ez du kantuaren, ondarearen etorkizuna bermatzen. Gazteei abesbatzak, familiak, irakaskuntzak erakutsi behar dizkiete gure iragana, gure lehen kantak, nor garen baina baita nondik gatozen ere. Horretarako noski, euskara ezinbesteko dugu. Euskara baita gure izatearen zutabe.
Sarea zintzilik dago, MP4a hankamotz, eta sakelekoek ez dute ere transmisio lan hori egingo. Gu geu izango gara gidari, eta hala, amaren bularretik mintzorako jalgian, aita-semea tabernan daude abestuko du Itziarren semeak, eta amonak kontatuko digu nola behin, gure aitak amari gona gorria ekarri zion, eta gure euskararen aldaerak direla eta, nola egiten dugun Araban bagare, Gipuzkun bagera,…
Ikastolak euskararen transmisioaren harira, beste behin ahoa darabil, hitz antzurik gabe; ekin eta ekin, euskaraz biziz eta euskaraz kantatuz. Etxean jarraitzeko aukerarik?
Izan ere, kantatzen duen herri bat ez da sekula hilko.
Hona hemen HHko lehen hiruhilekoan lantzen ari garen kantak:
0-1 |
1 urte |
2 urte |
3 urte |
4 urte |
5 urte |
|
|
||||||
Argitxoren Abestia |
Argitxoren abestia |
Argitxoren abestia |
Argitxoren abestia |
Argitxoren abestia |
Argitxoren abestia |
|
Txikiena txikiena |
Txiki txiki txkikia |
Bolon bat eta bolon bi |
Txori txiki polit bat |
Ikusi Mendizabaleak |
Alferren astea |
|
Sagu txiki |
Pintto pintto |
Ran roberra |
Bi beso ditugu |
Lehoi baten bila |
Udazken goiz batean |
|
Arre arre mandako |
Arrautzaren abestia(eskua) |
Euri tanta |
Korroan alai alai |
Udazkena (Lea balea) |
Markoxen txerria |
Ederra litzateke etxetik ere jarraipen hori bermatzea, izan ere, familiak ezinbesteko zarete transmisioaren katean. Beraz,hona hemen baliabideak etxean landu ahal izateko:
ABESTIEN LOTURAK
Argitxoren Abestia |
|
Txikiena txikiena |
|
Sagu txiki |
|
Arre arre mandako |
|
Apalatxo |
|
Xango mango |
|
Ahatetxo bat |
|
Aita jaime |
Aita Jaime Aita Jaime lo dago lo dago Kainpaia jozen du Kainpaia jozen du Din Dan Don Din Dan Don |
Traktore baten gainean |
|
Loa loa txutxulunberde |
|
Kokorikoko |
|
Eragiozu eskutxoari |
LHn berriz,honakoekin ari gara!
Bi astez edo eutsiko zaio kanta bakoitzari, goizean eta arratsalean, Ikastolara sartu bezain laster gelan kantuan ari gara!
Behin betiko |
Aitorren hizkuntz zaharra |
Bagare https://www.youtube.com/watch?v=AwUJQnRdBEo
|
Aberriaren mugak |
Bigarren Hezkuntzari dagokionez, azterketetan murgildurik dauden arren, kantutegi proposamena izango badute ere, ikasleak eurak ere kanten bilduma horretan aukeraketan jarriko ditugu. Edonola ere, hauek dira besteak beste gela guztietan ikasle orok kantatuko dituenak: Xalbadorren Heriotza, Oi Ama ,Lepoan hartu, Zazpi Oihal batetik, Haika mutil, Baratze bat, Gernikako Arbola, …...