Ukelelea

Aurten LH 5eko ikasleek musika arloan berrikuntza bezala ukelelea landuko dute. Hilabete honetan bertan hasiko dira lehen akordeak jotzen eta ilusioz beterik ikusten ditugu.

Bestalde, iaz hasi genuen orduz kanpoko ekintza moduan ukelele tailerrari aurten jarraipena emango diogu LH6 ko ikasleekin. Guztira 20 lagunek eman dute izena eta aste honetan hasi dira entseguekin.