Laser makinarekin
Aurreko ikasturte amaieran instalatu genuen laser makinarekin jadanik lanean ari dira gure DBHko ikasleak. Proiektu ezberdinak jarri ditugu martxan teknologia honen inguruan.
Alde batetik, DBH4ko ikasleak ordenagailu bidezko marrazketan jarri dute fokoa eta lortutako gaitasunekin beraien egurrezko kaxak diseinatu eta apaintzeko gai dira dagoeneko. Honez gain, esku robotiko baten funtzionamendua aztertzen ari gara, ondoren muntatu eta geureak eraikitzeko.
Bestalde, Ikastola guztiko ikasgelen izenen karteldegiaren berdiseinuan hasiak gara. Helburu bezala, Laskorain Ikastola osoko ikasgela guztiei izen herrikoi bat esleitu eta egindako diseinu berriak gure laser makinarekin diseinua errealitatera ekartzea da.