DBh4ko ikasleak MUGI ekimenean
MUGI TOLOSA ekimena hasi da berriro eta gure ikasleak bertan izan dira.
MUGI ekimenak, jarduera fisikoa egunerokotasunean finkatzea bilatzen du, batez ere, 65 urtetik gorako pertsonen osasun ohiturak indartzeko. Bertan, belaunaldien arteko harremanak eratu eta errotzen dira jarduera fisikoa sustatzearen bitartez. Honela, azken urte t ´erdian partehartzea etenda egon ondoren, pasa den astean egin zen aurtengo ikasturterako prestatzen ari diren bizikleta ibilaldien lehen froga. Laguntzaile moduan beraiekin aritu ziren gure DBH4ko ikasleak bizikletak probatzen.