Baratza

Lehengo ikasturtean 4 urtekoek baratza jarri zuten Sakramentinoetako balkoian. Baratzarekin jarraitzeko asmoa dute, eta horregatik, baratzean landatzeko barazki bila joan dira Montes baserrira. 

Baserriko Patxik eta Arantxak kanpoko baratza eta negutegia erakutsi  die eta ondoren ibarrako piperrak landaretik kentzeko aukera eman die. 

Ikastolara itzultzean, taldeka erositako landareak landatu dituzte: azelgak, azalorea, perrexila eta eskarola.