Mugikortasun astea
LH6. mailako ikasleek tailer bat egin dute ikastolan bertan mugikortasun astearen barruan.
Tailer honetan, ikastolara etortzeko egunero erabiltzen dituzten bizikleta eta patineekin mugitzeko garaian jarraitu beharreko arau eta aholkuekin mural erraldoiak osatu dituzte.
Hauen inguruan solasean aritu dira eta saioa amaitzeko landutakoarekin lehiaketa bat egin dute. Irabazleek kasko bat jaso dute opari moduan.
Kontuan izan behar da egunero 600 ikasle eta irakasle etortzen direla bizikletan edo patinez Ikastolara.