Land art

DBH 1eko ikasleekin, arte-hezkuntza gaiaren azken egunak aprobetxatuz, LAND ART-ean oinarritutako artelanak egin ditugu.
Land Art arte garaikidearen korronte bat da, non paisaia eta artelana lotura duten.Naturan dauden elementuak material gisa erabiltzen dira: zura, lurra, harriak, harea, haizea, arrokak, sua, ura, etab. Artelana naturan sortzen da eta bertan mantentzen da, batzuetan lan txikiak izan daitezke, bestetan, ordea monumentalak. 
Benetan arte lan ederrak egin dituzte gure artistek!!!