Lan deialdia

LASKORAIN IKASTOLAK 21-22 IKASTURTERAKO IRAKASLE HAUEK BEHAR DITU BIGARREN HEZKUNTZARAKO:

 

1-    Filosofiako irakaslea: Beharrezkoa izango da Filosofian gradua izatea eta Ingelesezko B2 titulua izatea.

2-    Euskara irakaslea: Beharrezkoa izango da Euskal Filologian gradua izatea.

3-    Gaztelerako irakaslea: Beharrezkoa izango da Filologia Hispanikoan gradua izatea latinaren ezagutzarekin edo Filologia Klasikoan gradua izatea.

 

Kasu guztietan beharrezkoa da Bigarren Hezkuntzan lan egiteko irakaskuntza-masterra eta Euskarazko C1 titulua izatea.

Curriculumak e-mail bidez bidali behar dira laskorain@ikastola.eus helbidera. Jasoko diren azken eguna, ekainak 15.