Urruzuno literatur lehiaketan

Zorionak Batxilergoko Maider Eraunzetamurgil Elustondo eta DBH 4ko Nahia Iturbe Orbegozo!!! Sarituak izan baitira Urruzuno Literatur Lehiaketan, biak ere prosaz idatzitako lan bikainekin. "Eppur si muove" izenburua du Maiderrenak eta "Beirazko esfera" Nahiarenak. Euskadi mailako bi izenburu saritu!! 

Urruzuno eskola arteko literatur lehiaketa da eta ikasleen artean literatur zaletasuna, literatur sorkuntza eta euskararen idatzizko kalitatea bultzatzea du helburu.

Saria bost eguneko egonaldia izango da. Egonaldian, idaztearekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat euskal artista gertu-gertutik ezagutuko dituzte, baita Euskal Herriko zenbait leku ere. Gazteek euskal idazle bat laguntzaile izango dute uneoro.