Kutxa Bira

Azken asteetan Euskal Herria eta diaspora zeharkatzen ari da Kutxa Bira ekimena. Osasun krisiaren ondorioz, euskararen aldeko hainbat eta hainbat ekitaldi bertan behera geratu dira; hori dela eta, Iparra Hegoa elkarteak Kutxa Bira egitasmoa jarri du martxan. Herriz herri dabilen egurrezko kutxa bat da ekimenaren protagonista nagusia, eta maiatzaren 11n Laskorain Ikastolan egin zuen geldialdia kuxa berezi honek. 

Argitxoren eskutik iritsi zen kutxa Sakramentinoetara. Ondoren, HH, LH eta DBHko ikasleek giza katea eginez Usabalera garraiatu zuten. Hara iritsitakoan, Batxilergoko ikasleek hartu zuten txanda, dantzak eta kantuak eskainiz. 

Harrera egiteaz gain, herri bakoitzak sentitzen duena kutxara sartzeko aukera du, eta horixe egin zuten gure ikasleek ere. Euren desio edo ametsak, eta ikastolaren ikur den Argitxoren txintxarria kutxan sartu genituen, bidea egiten jarrai dezan.