Euskaraz Bizi

2 urtetik LH2 bitarteko ikasleentzatk EUSKARAZ BIZI UDALEKU IREKIAK antolatu ditugu ekainaren 28tik uztailaren 28ra.

Haur Hezkuntzakoek Sakramentinoetan izango dute, eta Lehen Hezkuntzakoek Usabalen. Ordutegia goizeko 9:00etatik 13:00etara izango da, eta Haur Txoko zerbitzua egongo da goizeko 8:00etatik 9:00etara. 

Jangela zerbitzua Sakramentinoetan eskainiko da 13:00etatik 15:00etara. Usabalen dauden ikasleak begiraleak lagundurik joango dira jangelara. 

Familia bereko seme-alabetako bat Sakramentinoetan eta bestea Usabalen dituzuen familiek, bi seme-alabak Sakramentinoetan utzi eta jasotzeko aukera izango duzue. Hauek, nahi izanez gero, begiraleek lagundurik egingo dituzte joan-etorriak. 

Egunero jolasak, eskulanak eta kirol ekintzak antolatuko dira. Asteazkenetan egun pasa antolatuko dugu (HH2 eta HH3koekin hamabostean behin). 

Izena emateko ondorengo esteka bete behar da maiatzaren 17a baino lehen, eta ordainketa ondorengo kontu zenbaki batean egin behar duzue (ordainketaren ziurtagiria urkola.anaje@laskorainikastola.eus helbidera bidali).

Prezioak:

Ludoteka: Hilabete osoa 120 € ( 1.txanda ekainak 28-uztailak 16   78 €,    2.txanda uztailak 19-28   42 euro) 

Jangela: 120 € ( 1.txanda ekainak 28-uztailak 16   78 €,    2.txanda uztailak 19-28   42 euro)

Haur Txokoa: 50 € ( 1.txanda ekainak 28-uztailak 16   32 €,    2.txanda uztailak 19-28   18 euro)

KUTXABANK: ES31 2095 5081 99 1061290416

EUSKADIKO KUTXA: ES46 3035 0028 10 0280049311

NAFARROAK RURAL KUTXA: ES67 3008 0156 41 3058312129

Izena ematen dutenen familiekin bilera bat antolatuko dugu ekainean.

Informazio gehiago behar baduzue, lasai deitu Anajeri ( 943-697122) eta idatzi email bat (urkola.anaje@laskorainikastola.eus).