Errigorako banaketa

Platerak beteta, ekoizpena handitzera goaz!

Errigorako aurtengo kanpaña arrakastatsua izan da benetan. 8.200 etxe baino gehiagotara eramango ditugu: 109.000 litro olio, 245.000 ontzi kontserba,eta 30.000 pakete arroz eta pasta.

Aurreko urteko kanpainarekin alderatuta, %25eko igoera. Bejondaigula guztioi!

Gurean 1.720 litro olio, 3.984 ontzi kontserba eta 516 pakete arroz eta pasta. 

Larunbata honetan, goizeko 09.00etatik 13:00etara, Ikastolako gimnasioan izango gara olio bidoi eta kontserba eta pasta loteak banatzen.