Hondakinik gabeko
Aste honetan, Agenda2030 proiektuarekin lotuta “Enraíza derechos” erakundearen eskutik Hondakinik gabeko ikastetxeak izeneko tailerraz gozatzeko aukera izan dute LH 3-4-5-6ko ikasleek. Janari xahuketaren inguruko tailer dinamiko eta interesgarri bat izan dute; ikasleek, dinamizatzaileari kasu egiten zioten bitartean, berak aipatzen zituen hitz gako batzuekin bingo bat osatu behar izan dute.
Jolasaren bitartez, munduan gertatzen ari den janari xahuketaren inguruan hausnartu dute. Guzti honetaz gain, ikasle bakoitzari arazo honen aurrean zer egin dezakeen eta zer egin beharko lukeen ere azaldu zaio, kontzientzia sortzeko asmoz.
Azkenik, egunerokotasunean bakoitzak sortzen duen zabor kantitatea, egunero kontsumitzen ditugun elikagaiek behar duten ur kantitatea, garaian gairaiko produktuak jatearen garrantzia… ere barneratu dute.
Zaindu dezagun gure planeta!