Bea balearekin
Bea Balearen ipuina lantzen ari gara 5 urteko lagunak.
Piktoidazketarekin oso gustura ari gara lanean, eta baleen munduan murgilduta gabiltza. Piktoidazketa metodologia berritzailea erabiltzearen arrazoietako bat; irudiaren erabilera instrumentala eginez irakurtzen eta idazten ikasteko, pentsamendu sortzailea garatzeko eta hizkuntza pixkanaka menderatzeko tresna egokia ikusten dugulako da.
Gainera, Euskal baleari buruzko informazioa ezagutzeko aukera izan dugu, eta egin ditugun ekintzen artean, Euskal Balea marraztu eta neurtzea izan da.