Hitzaldia

Denok dakigu Haur Hezkuntzako haurrekin zein garrantzitsua den arauak eta mugak presente izatea. Adin hauetako haurrek beharrezkoa dute ondoan dauden helduek segurtasuna eta babesa ematea. Arau eta mugen bidez, haur hauek mundua modu seguru eta lasai batean deskubritzen jarraitzeko aukera daukate eta, aldi berean, frustrazioek sortzen dizkieten sentimenduak ezagutu eta kudeatzen ikasten dute.

Guzti hontaz eta gehiagoz hitz egiteko gure artean aski ezaguna den Alvaro Beñaran espezialista gonbidatu dugu.

Hitzaldia datorren asteartean, hilak 11, arratsaldeko 17:30ean izango da online formatoan. Interesatuta egonez gero, ondorengo esteka bete eta egunean bertan hitzaldiko lotura bidaliko dizugu.