Hitzaldia: pantailen erabilera

Pandemiaren eta  konfinamenduaren eraginez, pantaila eta gailu ezberdinen erabilera ikaragarri igo da orokorrean, baita gure gazteengan ere. Gai hau jorratzeko meet bidezko hitzaldi-solasaldi bat antolatu dugu Miren Rosekin. Saio hau, datorren astelehenean, apirilaren 19an izango da, arratsaldeko 17:30ean.

Erabilera aldaketa honen aurrean, familia asko  egoera kudeatzeko zailtasun asko izaten ari dira eta liskar askoren iturri bilakatu da. Hitzaldi honen bitartez, baliabide ezberdinak azalduko dira guzti hau hobeto kudeatzeko eta gurasoak indartzeko: 

  • Kontzientzia landu eta egoera ulertu. 
  • Enpatia eta komunikazio eraginkorretik abiatzeko pistak.  
  • Mugen garrantzia.  Gurasoak eredu. 
  • Baliabide eta neurri konkretuak. 

Bukaeran, solasaldia irekiko da gurasoen galdera eta kezkei erantzuna emateko. Interesatuta egonez gero, ondorengo esteka bete eta hitzaldiko lotura bidaliko dizugu emailez. 

Zuen interesekoa izango delakoan, jaso gure agurrik beroena.