Tolosaldepedia

DBH 1eko ikasle guztiak arituko dira Tolosaldepediaren egitasmoaren baitan txikipedia elikatzen  Pertsonaiak, eraikinak... denak izan daitezke lantzeko gaiak, baina gurean pertsonetan egin nahi izan dugu azpimarra. Gure eskualdeko pertsonak elkarrizketatu eta haien berri eman.

Ondorioz, hauexen bisitak izan berri ditugu Ikastolan, hauen inguruan izango baita lanketa: Eukene Larrarte (txirrindularia), Goar Lopetegi (mendi lasterketak), Xabier Artola (euskal dantzaria), eta Garazi Esnaola (piano-jolea).  Esteka horietan dituzuen artikuluak gure ikasleek sortutakoak dira, hain zuzen.

Eskerrik asko guztioi zuen prestutasunagatik! Eta haien inguruan sakondu nahi baduzu, irakurle, sar zaitez Tolosaldepediara hurrengo martxoaren 11tik aurrera!!