Auzolana

AUZOLANA SAKRAMENTINOETAKO PATIOAN

Martxoaren 17an, asteazkenean, auzolana egiteko asmoa dugu Sakramentinoetako patioan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Patio eredu honek, mantentze lanak areagotu ditu, eta horretaz gain urrats berriak eman nahi ditugu.

Datorren asteazkenean ondarguneko gunea txukundu nahi degu, 1 urtekoen patioan toldoak jarriko ditugu eguraldi onarekin kanpo espazioa gehiago erabiltzeko, kanaletak garbituko ditugu, pintaketa lan batzuk egingo ditugu...

Patiorako proposamenak izan ezkero, guraso ordezkariari adierazi eta ea auzolanean egiteko gai garen.

Patioa guztiona denez animatu, eta horretarako ondorengo esteka bete mesedez