Plateretik baratzera
Badator Errigorako kanpaina berria.
Martxoaren 4tik 24ra, elikadura-burujabetzara bidea egiteko beste aukera bat daukagu. Has gaitezen plateretik: alda ditzagun kontsumitzeko erak, ekoizteko moduak aldatzeko.
Eskatu Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra -5 litroka - eta arroza, pasta eta kontserbak -12 ontzika- euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.
Olioa eta kontserbat ikastolara ekarriko dituzte, eta larunbat batean egingo dugu banaketa.