Dont´t be dummy

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren programa bat da honako hau, Euskadiko gazteei zuzendutakoa. Helburua gazteak bide-segurtasunean, gidatze arduratsuan eta zirkulazioko istripuen prebentzioan sentsibilizatzea da.

Dummy pertsonaia da programaren ardatza. Ibilgailu-fabrikatzaileek Dummy Crash izeneko panpinak erabiltzen dituzte inpaktuak simulatzeko eta modelo berrien segurtasuna egiaztatzeko. Gizakien antzekoa izanik sarritan ordezkatu ohi gaitu.

Dummy, hainbat egoera eta emozio esperimentatu ondoren, ondorio honetara iritsiko da: «Zuk ez duzu ordezkorik». Amaiera dramatikoak eragozten dituen ezinbesteko faktorea da prebentzioa. Atzokoan aritu ziren Laskorain Ikastolako DBH 4 eta  Batxilergoko ikasleak saioa jarraitzen eta interakzioan testigantzekin solasean.