Kirolaren
Aste honetan, batxilergoko lehenengo mailako ikasleek, Ibiliz Fundazioaren “Zabaldu begiak eta bete ametsak” proiektuan parte hartzeko aukera izan dute. Proiektuaren helburua kirolak dituen balore eta balioak ikasleei helaraztea izan da. Askotan kirolari lotu izan zaizkion “arrakasta, ospea edo ta dirua” bezalako ezaugarriez haratago, kirola gure egunerokotasunean oso baliagarriak diren beste hainbat balore eskuratzeko tresna bikaina izan daitekeela ikusarazteko 1h30’ko formazioa jaso dute.
Formazio saio honek bi zati izan ditu, batetik gaiaren “kokapen teorikoa” eta bestetik teorikoki jasotakoaren aplikazio praktikoa, integrazio jarduera ezberdinen bitartez. Atal teorikoan, kirol arloan mundu mailan erreferente diren Leire Olaberria txirrindulari olinpikoa eta Ibon Muguerza Europako Surf egokituko txapeldun tolosarra eta Laskoraingo ikasle ohia izan ditugu hizlari. Integrazio jarduerak gauzatzeko aldiz, Erreala fundazioaren begiraleak izan ditugu gurekin.
Ikasleak primeran aritu dira eta ederki pasa dute!!!!