DBH1koak historiaurrean murgiltzen

Geografikoki bidaiatzea debekaturik dagoen garai hauetan, denboran zehar bidaiatu dute DBH1eko Homo Sapiensek, 40.000 urte inguru. Ikastola haitzulo bilakatu da; patioa haitzuloaren atari. Ingurune basati batean bizirauteko erremintak lantzen ikusiko dituzu, suaren bila, klanak sortzen, hizkuntza eratzen...Baina sabela betetzea ez da gizakien ardura bakarra. Artea garatzen ere ariko dira. Agian basati xamarrak dirudite, baina eboluzionatzen ari dira, egon lasai. Astebeteren ostean ekarriko ditugu bueltan denbora-makinarekin.