Gaizki aparkatzen dutenei
Jabetuta egongo zareten bezala, batez ere goizeko 9etan eta arratsaldeko 17:00etan Sakramentinoetako Kondeko Aldapa gaizki aparkatutako kotxez betetzen da: espaloi gainean, errepidea ere oztopatuz, oinezkoei bidea eta bisioa oztopatuz..., horrela, espaloietatik ezin izaten da igaro eta oinez datoztenek errepidetik pasa behar izaten dute, haur karroa edo bizikletarentzako nahiko lekurik ez dagoelako.
Egoera oso arriskutsuak sortzen dira, eta euria egiten duenean egoera oraindik gehiago okertzen da.
Askok ere, beraien seme-alabekin errepidea zeharkatzen dute zebra-bidea ez dagoen lekutik, arriskua sortuz bai kotxeentzat eta baita beraientzat ere.
Helduon esku dago ohitura hauek aldatzea.