Eskola Kirola
Gogotsu ginen eta azkenean aukera eman digute.
Asteazkenetik, martxan gara berriz ere kirol jarduera guztiekin!
Izan ere, urrian txukun txukun hasi genituen saioak baina eten egin behar izan genituen.
Oraingoan seiko taldetatara egokitu dugu gure antolaketa baina esfortzuak merezi du ikasleen gozamena ikusita!
Kirol multzoko taldeak eta atletismokoak jadanik hasi dira, gaur Patinaiakoen txanda izango da eta astelehenetik aurrera Hezi jolasekoak hasiko dira