Bonboien salmenta

Aurten ere 2. Batxilergoko ikasleok, ikasturte amaieran burutzeko asmoa dugun bidairako diru bilketa hasi dugu, egoerak utziko baligu, noski.

Horretarako, gabonetako bonboien salmentan gabiltza, eta ezinbestekoa egiten zaigu zuen laguntza. Hortaz, interesa edukiz gero bidali dizuegun inprimakia bete beharko zenukete hilaren 21a baino lehen, bertan ageri da produktuen inguruko informazioa.

Bonboi kaxak, abenduaren 22an entregatuko zaizkie ikasleei haien jatorrizko geletan, eta dirua ere egunean bertan jasoko genuke eskura.